INDARKERIA BIKARIOARI BURUZKO HITZALDIA
NORMA VÁZQUEZ GARCÍA
Martxoaren 13an, asteazkena, 18:00etan, Iortia Kultur Etxean
Hizkuntza: gaztelania
Indarkeria matxistak hainbat forma hartzen ditu, eta espazio askotan gauzatzen da. Era horietako bat indarkeria bikarioa da. Horren bidez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak eta haien tutoretzapean edota zaintzapean dauden haur txikiak indarkeria-mota horren biktima zuzenak dira. Gainera, batzuetan, tratu txarrak ematen dituenak adin txikikoak erabiltzen ditu amari min emateko.
izen-emateak: berdintasuna@altsasu.net