KONTZERTUA

MAINAMIKIRRI Ipuin musikala

HAIZE BERRIAK BANDA
Zabaldu:

Mainamikirri, gazte sakandarra, egunero errotara joaten da arropa garbitzera. Han jakin du printzesa gaixo dagoela eta inork ez duela sendatzen lortzen. Mainamikirrik printzesa sendatu dezakeen erremedioa ezagutzendu. Beti bezala berandu iritsiko da, ala erreginaren alaba salbatzeko garaiz iritsiko da?

Haize Berriak Banda Castillo Suárez idazlearen izen bereko liburuan oinarritzen da, emakumeak protagonista dituen euskarazko ipuin musikal hau sortzeko. Anne Pérez de Azpeitia konpositorea arduratu da "Dantzarima" dantza konpianiak eta Haize Berriak bandak eszenatokira eramango duten musikaz. Eva Azpilikueta aktorea ere bertan izanen da, antzerkigintzaz arduratu dena.

SARRERAK 8€ (bandako kideek sarrera 8€tan erosi ahalko dute Iortiako txarteldegian), 10€ (bandako kide ez direnentzat)

FITXA ARTISTIKOA

Haize Berriak Sakanako Banda
Dantzarima Dantza Konpainia
Musika zuzendaria: David Sánchez Andión
Zuzendaritza artistikoa, aktorea eta dramaturgia: Eva Azpilikueta Martínez
Konpositorea: Anne Pérez de Azpeitia Hamilton
Koreografia: Irantzu González
Herri-ipuinaren itzulpena eta egokitzapena: Castillo Suárez
Soinu eta argi teknikaria: Jorge Cordón
Irudia: Joxemari Martínez “Morkots”
Jatorrizko ideia eta ekoizpena: Haize Berriak Sakanako Banda

EMANALDIAK

    Iraupena

    70'

    Adin gomendatua:

    Adin guztientzako emanaldia, 5 urtetik aurrera

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad