DANTZA

PIONERAS

XÍAN MARTÍNEZ ETA SAIOA BELARRA
Zabaldu:

Dantza garaikideko lana da Aitzindariak. Espazio bakar batean biltzen ditu dantzarekin ohituenak diren eta ez diren ikusleak, egungo gai baten eta hiztegi fresko eta berritzaile baten bidez.

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi tanta bakoitzeko. Hamaika emakume mota batu ditu dantza esperientzia batean, klixea alde batera utzi eta generoari buruzko aurreiritziari egiten dio aurre. Berdintasunaren aldeko lanean hasi eta borrokan jarraitzen duten emakume aitzindariak omentzen ditu, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak ere gogoan ditu lan honek.

Modelajearen eta naturaren poetika oinarri harturik, ikuskizunak arima sendo eta borrokalarien munduan barneratuko gaitu, maitasunezko eta errespetuzko munduan, egungo gizarte indibidualistatik berdintasunezko gizartera jo dezagun.

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Saioa Belarra
Zuzendaritza artistikoa, jatorrizko ideia eta koreografia: Xián Martínez
Antzezleak: Mª José Casado, Paula Urquijo, Ana F. Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
Sormenezko aholkularitza eta musika: Fernando Martínez de Careaga
Jantziak: Paula Barcia, Manuel Escurís
Argiztapena: Álvaro Estrada
Argazkia: Blanca Razquin

EMANALDIAK

    Iraupena

    60'

    Adin gomendatua:

    + 12 urte

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad