Erakusketa honek Haize Berriak Sakanako musika bandaren 25 urteko jardunean zehar ibilbide kronologikoa proposatzen du. Bailarako hainbat herritan izan ziren aurrekari musikalak abiapuntutzat hartuta, erakusketa honek artxiboko irudien eta testuen bidez taldearen jarduera xehatzen du, 5 urteko tarteetan banatuz.