KONTZERTUA
NO TE MONTES PELÍCULAS · Haize Berriak
SAKANAKO HAIZE BERRIAK BANDA
Demagun Indiana Jones Sakandarra dela, karibeko piratek ezin dutela borroka egin itsasontzian zorabiatu direlako eta, azkenik, western duelu bat zuzenean bizi dezakezula.
Jesús Arenak mantxako komikoak "No te montes peliculas" ikuskizunean horiek eta umorezko beste egoera asko aurkeztuko dizkigu bere bakrrizketa eta skechetan.
Guzti horri film horien soinu-banda ezagunak eta Sakanako Haize Berriak Musika Bandaren zuzeneko musika gehitzen badiozu, David Sánchez zuzendari zoragarriaren zuzendaritzapean, plan perfektua duzu larunbat arratsalde-gaurako.
Sarrera: 8€
Haize Berriak Bandako kideak: 7€ (txarteldegian)
Jesús Arenas
UMORISTA ETA MUSIKAGILEA
Villarrobledon jaio nintzen (Albacete), 1986an. Umorista eta aktore gisa, Espainia osoko agertoki eta aretoetan ibili naiz, eta hainbat lehiaketatan aktore eta bakarrizketa sariak jaso ditut.
Galeria eta jaialdietan aurkeztu eta parte hartu dut, gure herrialdeko artista onenekin taulak partekatuz. «Cuatro motes manchegos» umorezko ikuskizunaren taldeko kidea naiz, eta 2018az geroztik Gaztelako La Mancha Gacha’s Comedy Umorezko Jaialdiaren zuzendari-kidea naiz.
Musikari profesional gisa, klarinete-prestakuntza osatu nuen, nazioarteko irakasle onenen eskolak jasoz, hainbat estilotako talde ugariren partaide izan naiz eta, aniztasun horri esker, nire musika Espainia eta Europa osoan zehar eraman dut.
2014. urtean Jazztoy Aquí (Molusco Disco) izeneko nire bakarkako lehen diskoa argitaratu nuen, eta 2017an «Jazztoy Aquí Orquesta» DVD eta CDa argitaratu zen, zuzenean grabatua, Munerako Musika Bandaren ondoan (Molusco Disco). Musikari eta umorista naizen aldetik, nire bi alderdi onenak konbinatzen ditut bi ikuskizunetan, Musika Bandekin, «Jazztoy Aquí Orquesta» eta «No te montes película».