Sam Bloom zoriontsu bizi da senarrarekin eta hiru seme-alabekin.Istripu baten ondorioz Sam elbarri geratuko da. Bera eta bere familia egoera berrira egokitzeko borrokan ari diren bitartean, ezusteko aliatu bat agertuko da euren bizitzan, txori zauritu bat, hain zuzen. Penguin izena jarriko diote, bere lumajearen koloreagatik. Animalia entretenimendu handia izango da familiarentzat, eta aldaketa nabarmena eragingo du Samen egunerokoan, berriro bizitzen irakatsiko baitio.
Iraupena
95'
Adin gomendatua:
+12 urte