XIX. mendearen hasieran, eta heriotzara kondenatuta 17 urte kartzelan igaro ondoren, Lucia la Llanera bidelapur ospetsuari azkenean indultua iritsiko zaio, eta kartzelatik aterako da. Haurdun zegoela sartu zen espetxera, eta bere semeak, borreroaren laguntzaile gisa bizimodua ateratzen duenak, ez du beste mundurik ezagutu presondegiko harresiena baino. Baina kartzelatik irten arren, ama-semeek ezin izango dute askatasun osoaz gozatu, gobernadorearen bidelapurrak eta eskopetariak euren atzetik izango baitituzte denbora guztian.Enrique Urbizuren Movistar+ filmerako izen bereko seriearen film osagarria zinemetarako, fitxa propioarekin.
SARIAK
2021:Valladolideko Seminciren atal ofiziala (hasierako filma)
Iraupena
120'
Adin gomendatua:
+7 urte