Valldemossan, Mallorca barruko herri txiki batean, Anna (Eva Martín) eta Marina (Elia Galera), nerabezaroan banandu zituzten bi ahizpa, berriro elkartuko dira ezagutzen ez duten emakume misteriotsu batengandik heredatu duten okindegi bat saltzeko. Ahizpek oso bizimodu ezberdinak dituzte: Anna ia ez da irlatik irten eta maite ez duen gizon batekin ezkonduta jarraitzen du. Marina mediku dabil munduan zehar Gobernuz Kanpoko Erakunde batean. Bere herentzia misteriotsuak gordetzen dituen sekretuak argitzen saiatzen diren bitartean, Annak eta Marinak familiako gatazka zaharrei aurre egin eta galdutako urteak berreskuratzen saiatu beharko dute.
Iraupena
121'
Adin gomendatua:
+ 7 urte