«LOS ACORDES DE LA MEMORIA» DOKUMENTALA ALTSASUN AURKEZTUKO DA, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN LAGUNTZA JASO DUEN PROIEKTUA
«LOS ACORDES DE LA MEMORIA» DOKUMENTALA ALTSASUN AURKEZTUKO DA, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN LAGUNTZA JASO DUEN PROIEKTUA
EKAINAREN 25en 19:00etan
Proiekziaoren aurretik Fernando Vera zuzendariak eta Raúl Madinabeitia ekoizleak proiektuaren aurkezpen laburra eginen dute.
Alzheimerra duten pertsonen musikaren eta oroitzapenaren arteko loturei buruzko dokumentala.
Sarrerak dagoeneko txarteldegian (astelehenetik-ostiralera: 11:00-13:00) zein iortiakultura.com-en salgai
Gogoratzen duguna gara? Edo zerbait gehiago gara? Los acordes de la memoria musikaren eta oroimenaren arteko lotura erakusten du. Eta alzheimerra duten 8 pertsonaren erretratuaren bidez egiten du hori. Pertsona horiek errealitatearekin lotzeko arraildura txiki bat aurkitu dute bizitza osoan lagun izan duten musikaren bitartez
Musika itxurako oroitzapenei buruzko dokumentala, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko irakasle baten ahaleginari buruzkoa, musikak hobeto sentiarazteko, errealitatera lotzeko duen gaitasuna nabarmentzeko. Baina ez da nahikoa musika entzun, interpretatu edo sentitzea, baldintza bat dago, komunitatean egin behar dugu. Arte komunitarioaz ari gara, musika komunitarioaz.
Musikariek, neurozientifikoek, aktoreek, konpositoreek, psikiatrek, terapeutek, dementziak jota dauden pertsonek eta haien senideek elkarrekin lan egiten dute Josefina Arregui Klinikan garatzen den proiektu honetan, eta Iruñeko Gayarre Antzokian ikuskizun moduan amaitu zen.
