Toki paregabean dago Altsasu: Arabako eta Gipuzkoako mugetatik gertu egoteaz gain, iparraldeko komunikabide nagusien elkargunea da. Era berean, oso toki garrantzitsua da kultur, merkataritza eta industriaren ikuspuntutik. Horri guztiari esker, era guztietako ekitaldiak antolatu daitezke bertan.

INFORMAZIO TELEFONOA

948 56 42 72

al.-or.: 8:00-14:00 / 16:00-21:00

IORTIA KULTUR GUNEA
Frontoiko zehb. z./g.
31800 Altsasu
iortia@altsasu.net

NOLA IRITSI

Gasteiz eta Iruñatik

A-10 autobidetik 28 irteera hartu (irteera berdina bi norabidetan). Biribilguneak zeharkatu ondoren, NA-2410 errepidean sartu bidegurutzean ezkerrera biratuz. Errepide horretatik jarraitu herriko sarreran dagoen bidegurutzera iritsi arte. Bertan eskuinera biratu hirigunera sartzeko, Beheko Benta kaletik. Trenbideko zubia gurutzatu eta Gartzia Ximenez kaletik herrira sartzeko malda igo ondoren, Solana kalean ezkerrera egin eta La Paz kalean jarraitu. Eskuinean, Iortia Kultur Gunea kokatzen den zabaldegia ikusiko duzu.

3 metroko baino altuagoak diren ibilgailuak ezin dira trenbide zubiaren azpitik pasa. NA-2410 errepidetik jarraitu beharko dute, A-1 autobidera Donostiarako norabidean irten eta herriko lehendabiziko irteera (Altsasu/Alsasua-Isasia) hartuz. Puntu honetan Donostiatik datozen ibilgailuentzat emandako azalpenak jarraitu.

Donostiatik

A-1 autobidetik Altsasu/Alsasua-Isasia 28 sarrera hartu. Biribilgunean eta bidegurutzean eskuinetara biratu ondoren, San Juan kalean sartuko zara autopista gurutzatzen duen zubia zeharkatu eta gero. Kale horretatik jarraitu Zelai kalearekin dagoen elkargunera iritsi arte. Zelai kalean eskuinera biratu, Gartzia Ximenez kaleatik jarraitzeko. Udaletxea eskuinaldean utzi ondoren, eskuinera hartu behar duzu Solana kalean eta La Paz kalean jarraitu. Eskuinean, Iortia Kultur Gunea kokatzen den zabaldegia ikusiko duzu.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?