Gure Etxea elkargune moduan funtzionatu eta Altsasuko ehundura soziokulturala bultzatzeko asmoa duen udal eraikina da.

Foruen Plazan kokaturik dagoen eraikinak ezaugarri eta edukiera ezberdinetako 4 areto ditu jarduera anitzak antolatzeko, hala nola bilerak, ikastaroak eta tailerrak.

ZURE BEHARRETARA HOBE MOLDATZEN DIREN ARETOAK IKUSI ETA HAUEN ERABILGARRITASUNA EZAGUTZEKO JAR ZAITEZ GUREKIN KONTAKTUAN ETA LAGUNDUKO ZAITUGU.

INFORMAZIO TELEFONOA

948 56 42 72

al.-or.: 8:00-14:00 / 16:00-21:00

IORTIA KULTUR GUNEA
Frontoiko zehb. z./g.
31800 Altsasu
iortia@altsasu.net

ERABILERA ANITZEKO GELA

Eraikinaren aretorik zabalena da eta beheko solairuan dago. Espazio irekia, orokorrean edukiera ertain/handiko erakusketak, aurkezpenak, solasaldiak eta bilerak hartzeko erabiltzen dena.

Edukiera: 80/100 pertsona.

gure_etxea_multiusos

1 ARETOA

Eraikinaren lehen solairuan kokaturiko aretoa, tamaina txikikoa. Mahai eta aulkiak ditu, beraz, normalean edukiera txikiko solasaldiak eta bilerak hartzeko erabili ohi da.

Edukiera: 6-8 pertsona.

gure_etxea_sala01

2 ARETOA

Eraikinaren lehen solairuan kokaturiko aretoa eta edukiera ertaineko tailer, hitzaldi eta bilerak hartzeko tamaina egokia du. Mahai eta aulkiak ditu.

Edukiera: 18-20 pertsona.

gure_etxea_sala02

4 ARETOA

2 Aretoaren gela guztiz berdina da, eraikinaren bigarren solairuan kokatua.

Edukiera: 18-20 pertsona.

gure_etxea_sala04

ERABILGARRITASUNA

SOLICITAR SALA

Información básica sobre protección de datos

  • Responsable Centro Cultural IORTIA .
  • Finalidad Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios Siteground.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en el Aviso Legal.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?