
Gaur egun, Iortia kulturgunea erreferentziazko ekipamendua da Nafarroako iparraldean. Ireki zenetik, 2.200 ekitaldi inguru antolatu dira bertan, eta 340.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dute. Urtero, 200 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu dira bertan, eta beste 80 ekitaldi inguru, askotariko entitateek antolatuak.
Altsasu kokapen paregabean dago: Iruñetik, Gasteiztik eta Donostiatik ordubetera baino gutxiagora dago, eta Bilbotik, berriz, ordubetera. Garraio publikoa dago hiri horietara guztietara joateko.
Askotariko ekitaldiak antolatu daitezke gure gunean, eta kokapen ezin egokiagoan dago.
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN ETA GURE GUNEAK ZURE BEHARRETARA EGOKITUKO DITUGU.
INFORMAZIO TELEFONOA
948 56 42 72
al.-or.: 8:00-14:00 / 16:00-21:00
IORTIA KULTUR GUNEA
Frontoiko zehb. z./g.
31800 Altsasu
iortia@altsasu.net
AUDITORIOA
Une garrantzitsuetarako tokia da auditorioa.
- 301 eserleku ditu, 15 ilaratan banatuta. Horietatik guztietatik primeran ikusten da agertokia eta akustika ezin hobea dute.
- 180 metro koadroko agertokia du.
- Baita proiekzio-pantaila ere.

HITZALDI ARETOA
Handia den areto txikia.
- 99 eserleku ditu, pasabide baten alde banatan kokaturiko 8 ilaratan.
- Baita proiekzio-pantaila ere.

ERAKUSKETA GELA
Gelak 235 metro koadroko azalera eta 3,20 metroko altuera du, eta bertan era guztietako arte- eta dibulgazio-erakusketak egin daitezke.

ERABILERA ANITZETAKO GELA
Aukera anitzak eskaintzen dituen altuera handiko espazio irekia.

BILERA GELAK
Foruen Plazan dagoen Gure Etxea eraikinean kokatuta, ezaugarri eta edukiera ezberdina duten 4 areto daude eskuragarri bildu ahal izateko.
