MENTIRAS COTIDIANAS
IKUSKIZUN HONETARAKO SARRERA SOLTEAK ABENDUAREN 21EAN JARRIKO DIRA SALGAI. BITARTEAN ABONAMENDUA EROSI DEZAKEZU.
Hizkuntza: Gaztelera
Iraupena: 80 minutu
Hitzordu bat, lau lagun, ardoa, ardo dezente, ardo asko, izango dira komedia honen eragileak. Egia gezurra dirudi, eta gezurra ez dakigu egia den.
Denok gezurrak esaten ditugu. Edo ez? Eguneroko gezurrak dira, eguneroko bizimodua errazten duten gezurrak, ondoriorik gabeko gezurrak… Edo bai? Eremu latz horretan mugitzen dira Mateo, Marcos eta Juana. Hiru heldu arrakastatsu horiek hitz egin eta edan egiten dute, edaten dute eta dakitena, sentitzen dutena eta sufritzen dutenaz hitz egiten dute. Ironia, sarkasmoa, gezurrak, eta egi batzuk edo beste dira komedia honen osagai nagusiak.
FITXA ARTISTIKOA
Dramaturgia eta zuzendaritza artistikoa: Ana Maestrojuán
Antzezle-zerrenda: Asier Hormaza, Marta Juaniz, Ángel García Moneo
Soinu-espazioa eta konposizioa: Gorka Pastor
Eszenografia eta argiztapena: Producciones Maestras
Eszenografiako materiala: Ana Chocarro (J. Chocarro)
Eszenografiaren eraikuntza: Raúl Arraiza
Figurismoa: Edurne Ibañez
Diseinu grafikoa: El Colectivo
Argazkilaria aretoan: Mikel Legaristi
Estudioko argazkilaria: David Muñiz
Ekoizpen exekutiboa: Ángel García Moneo