liburutegia

LIBURUTEGIAK MAILEGU ZERBITZUA BERABIARATU DU

Ekainaren 1etik aurrera, liburutegiak mailegu zerbitzua emango du. Oraingoz, eskaera egin beharko da bai telefonoz, bai posta elektronikoz edo Interneteko katalogoaren bidez, eta hitzordua eskatu beharko da, oraindik ezin baita liburutegiko areto eta apaletan sartu.

Hurrengo etapetarako atzeratu egingo da haurrentzako aretoen erabilera, funtsetara zuzenean sartzeko aukera, ikasteko gelak eta ordenagailu-gelak.

LIBURUTEGIKO ORDUTEGIA

Ordutegi jarraia: 14:00 - 20:00

DOKUMENTUAK ESKATZEKO HIRU BIDE DITUZU

  1. Telefonoz: 948 564834
  2. Posta elektronikoa erabiliz: biblials@navarra.es
  3. Interneteko katalogoaren bidez:

 

ERABILPEN ARDURATSURAKO GOMENDIOAK

Irudiaren gainean sakatu handiago ikusteko.


IORTIAKO TXARTELDEGIKO ORDUTEGIA

Goizez eta arratsaldez egonen da Iortiako txarteldegia irekia jarraian zehazten den ordutegian:

  • GOIZEAN: 12:00 - 14:00
  • ARRATSALDEAN: 17:00 - 20:00

 

GOGORATU ATZERATUTAKO IKUSKIZUNETARAKO SARRERAK BADITUZU, AUKERA EZBERDINAK DITUZULA

  1. Ikuskizunaren data berrirako sarrerak mantentzea. Sarrera mantenduko baduzu, ez duzu ezer egin behar.
  2. Etortzerik ez baduzu:
    • egindako erosketak bertan behera utz ditzakezu, eta kredituaren zenbatekoa 2020/12/31ko iraungitze-datarekin gorde, etorkizunean sarrerak erosteko. Hala bada, txartel bat emango dizugu.
    • Atzeratutako ikuskizunetan dirua itzultzea, erositako kanalaren bidez itzuliko dena. Erosketa webgunearen bidez edo leihatilan txartelarekin eginez gero, kreditu-txartel berera itzuliko da zuzenean, eta leihatilan eskudirutan egin bada, hilaren 26tik aurrera, Iortian eskudirutan.
  3. Sarrerak bertan behera uzteko epea ekainaren 15ean amaituko da.

 

WEBGUNEAREN BIDEZ EROSI EDO LEIHATILAN TXARTELAREKIN ORDAINDUTAKO SARRERAK BERTAN BEHERA UTZI

Sarrerak webgunearen bidez erosi bazenituen edo leihatilan txartelarekin ordaindu bazenituen, diru-itzulketa txartelera eginen dugu. Dirua Iortiara etortzeko beharrik gabe itzuliko dizugu. Bidali iortiakultura@altsasu.net helbidera jarraian zehazten dizkizugun datuak:

  • Sarrerak erosi zituenaren izen-abizena (Sarreretan begiratu).
  • Ikuskizunaren izena.
  • Bertan behera utzi nahi duzun sarrera kopurua.
  • Harremanetan jartzeko telefono zenbakia.

 

LEIHATILAN ESKU-DIRUTAN ORDAINDUTAKO SARRERAK BERTAN BEHERA UTZI

Sarrerak Iortiako leihatilan esku-dirutan ordainduz erosi bazenituen eta bertan behera utzi nahi badituzu, zatoz Iortiako leihatilera sarrerekin maiatzaren 26a eta ekainaren 15a bitartean.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable Centro Cultural IORTIA.
  • Finalidad  Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios  Siteground.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?