Covid-19ren aurrean hartu ditugun berariazko neurriak aurkituko dituzu.

IORTIA KULTUR GUNEA ZURE ESANETARA DAGO ZURE ZALANTZA GUZTIEI ERANTZUTEKO.

HARREMANETARAKO TELEFONOA

948 56 42 72

Astelehenetik-Ostiralera: 8:00-14:00 / 16:00-20:00

IORTIA KULTUR GUNEA
Frontoiko Zeharbidea, z.g.
31800 Altsasu
iortia@altsasu.net

IORTIA, LEKU SEGURUA

COVID-19ari AURRE EGITEKO HAINBAT NEURRI HARTU DITUGU IORTIA LEKU SEGURUA BIHURTU ETA KULTURAZ GOZATZEN JARRAITZEKO.

BIDEO HONETAN LABURPEN TXIKI BAT IKUSIKO DUZU. EMAIOZU PLAY!

ZAINDU ZAITEZ

ZURE TXANDA ITXARON.

EROSI TXARTELAK ON-LINE EDO ORDAINDU TXARTELAREKIN.

ZAKARRONTZIAK ERABILI.

JARRAITU SEINALEEI ETA LANGILEEN JARRAIBIDEEI.

MASKARA ERABILI.

ERABILI GEL DESINFEKTATZAILEA SARTZEAN ETA IRTETEAN.

ZAINDU SEGURTASUN DISTANTZIALA.

EZ UKITU GAINAZAL KOMUNAK.

SAIATU AURPEGIA EZ UKITZEN.

ESTALI AHOA, EZTUL EDO DOMINISTIKU EGITERAKOAN.

ZAINTZEN ZAITUGU

KULTUR GUNEA EGUNERO GARBITZEA
Gure instalazioak sakon garbitzen eta desinfektatzen dira egunero: igarobideak, besaulkiak, eskudelak… Komunak gutxienez egunean birritan desinfektatzen dira.

SEINALEZTAPENA
Antzokiko seinaleztapena berrantolatu dugu. Horrela, sarreratik bertatik, eta antzokiko gune guztietan, igaro beharreko ibilbideak adieraziko dira, distantzia soziala mantentzeko eta jende pilaketak saihesteko.

IGOGAILUAK
Igogailuak, urritasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek, eta haurdun dauden emakumeek baino ezin izango dituzte erabili, bai eta egoera berezietarako ere.

ATEAK IREKITZEA ETA IRTEERA
Antzokiak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko. Irteera modu ordenatuan eta mailakatuan eginen da: 1-10 butakak eskuineko atetik eta 10-20 butakak ezkerrekotik.

ATEAK IREKITZEA
Antzokiak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.

KOMUNAK
Mesedez, pazientzia eta denboraz joatea eskatzen dugu, dauden mugak kontuan izanda.

BIZIKIDETZA UNITATEA
Bi eserleku edo gehiago elkarrekin salduko dira baldin eta pertsona horiek familia berekoak edo bizikidetza talde berdinekoak badira. Zentzu honetan, arduraz jokatzea eskatzen da.

EGUNERATZEA
Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratuko dira eta horri buruz berri emango da..

0 Comments

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable Centro Cultural IORTIA.
  • Finalidad  Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios  Siteground.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?