
BILEREN JARDUERARI EKITEN DIOGU
Iortia Kultur Guneak eta Gure Etxeak beren jarduerari berrekiten diote, partzialki. Bilerak egiteko gune guztiak prestatu dituzte, aurrez aurreko topaketak egin ahal izateko, beharrezko higiene- eta distantzia-baldintzetan.
Hona hemen aretoak lagatzeko prestazioak eta segurtasun- eta osasun-neurriak.
GURE ETXEA
Erakusketa gela: 54 lagun gehienez.
1 aretoa: 6 lagun gehienez.
2 aretoa: 14 lagun gehienez.
4 aretoa: 14 lagun gehienez.
Aretoen informazio gehiago hemen.
IORTIA KULTUR GUNEA
Auditorioa: 225 lagun gehienez maskararekin.
Hitzaldi aretoa: 74 lagun gehienez maskararekin.
Erabilera anitzeko gela: 35 lagun gehienez.
Iortia kultur guneko aretoen ezaugarri teknikoak ezagutzeko hemen sakatu.
GELA ESKAERA
- Iortiak kultur guneko harreran edo 948 564272 telefonora deituz.
- Jarraian zehazten den formularioa erabiliz.
- iortiakultura@altsasu.net e-postara idatziz.
SEGURTASUN NEURRIAK
- Pertsona-taldeak eta kontaktu fisikoa saihestea.
- Pertsonen artean 2 metroko tartea egitea ezinezkoa denean, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.
- Ateak irekita mantenduko dira sartzeko eta irteteko uneetan.
- Ahal den neurrian, gelak aireztatuta egon beharko du bilerak irauten duen bitartean.
- Ez da partekatzeko materialik emango.
Instalazioetara sartzen diren pertsonek osasun-agintarien gomendioak bete beharko dituzte
- Segurtasuneko pertsonen arteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango da.
- Nahitaezkoa da norberaren maskara erabiltzea.
- Erabili gel higienizatzailearen banagailua zentrora sartzean.
- Saihestu azalerak ukitzea.
- Eztul edo doministiku egitean, estali ukondoarekin eta saihestu aurpegia ukitzea.
- Sukarra edo beste sintoma batzuk izanez gero, ez atera etxetik eta jarri harremanetan zure erreferentziazko osasun-zentroarekin.