img_fin_tenporada

BIDAIA ATZERATU DUGU, ETORRIKO ZARA?

Goiburu honekin, Iortiak 19/20 zinema, zuzeneko eta erakusketa denboraldiari amaiera emango dio. 20/21 denboraldia irailean hasiko dugu hilabete hauetan bertan behera geratu diren ekitaldiei data berriak jarriz eta ikusleekin elkartzeko gogotsu.

Irailetik aurrera bidaiarekin jarraitzeko data berriak iragartzen ditugu eta maiatzaren 26an leihatila irekiko dugu.

COVID-19 krisiak kultur guneko ikuskizun, zinema eta erakusketen 19-20 denboraldiari amaiera ematera behartu du. Hortaz, 19/20 denboraldia amaitutzak ematen dugu, baina iragarri nahi dugu, —martxoa, apirila, maiatza— hilabetei dagokien gure programazio propioko ikuskizunentzat data berriak ditugula, 2020ko udazkenaren eta 2021eko urtarrilaren artean.

Denboraldiari agur esanen diogu baina bidaiari jarraipena emango diogu irailetik aurrera, geldialdi guztiak mantenduz. Izan ere, programazioaren zati handi baterako sarrera guztiak saldua edo erdi salduak genituen; horregatik, ikuskizunak gure programazioan mantentzeko eta ikusleen eta programatutako elenkoen arteko topaketa bermatzeko lan egin dugu —nahiz eta ez den erraza izan egutegiak egokitzea, baina ahalegina eta erantzuna bikaina izan da—.

DATA BERRIAK, BIDAIA ATZERATU DUGU

Modu honetan,

  • Gauekoak - Kukai Dantza, martxoaren 21erako aurreikusia zegoena, 2020ko irailaren 6an izanen dugu Iortian.
  • Orquesta de Malabares - Pistacatro eta Haize Berriak Banda, apirilaren 18rako aurreikusia zegoena, 2020ko urriaren 18an izanen dugu.
  • Juntos - Txalo Produkzioak, martxoaren 28rako programatua zegoena, 2020ko azaroaren 21ean izango dugu.
  • Etxerik txikiena - Jarleku Teatro, martxoaren 22rako programatua zegoena, 2020ko abenduaren 3an izango dugu.
  • Luces, música, ¡acción! - Suakai, martxoaren19rako programatua zegoena, 2020ko abenduaren 8an izanen dugu.
  • Rock Cirk - Cía Rolabola, maiatzaren 18rako programatua zegoena, 2021eko urtarrilaren 9an izanen dugu.
  • Pequeño Big Blue - PanicMap, martxoaren 29rako programatua zegoena, 2021eko urtarrilaren 24an izanen dugu.

Era berean, ezin izan dira ikasturte amaierako hainbat jaialdi, antzezlan, Trasteando, Burundar Txistulariak, Haize Berriak Banda eta Erkudengo Ama Abesbatzaren emanaldiak egin, eta haiekin harremanetan jarriko gara laster, beste aukera batzuk baloratzeko.

MAIATZAREN 26A, LEIHATILA IREKITZEA

Bertan behera utzitako zinema-saioetako eta atzeratutako ikuskizunen sarrera-itzulketen kudeaketa pixkanaka hasiko dugu, eta aukera hauen berri emango dugu:

  1. Ikuskizunaren data berrirako sarrerak mantentzea.
  2. Joaterik ez baduzu, egindako erosketak bertan behera utz ditzakezu, eta kredituaren zenbatekoa 2020/12/31ko iraungitze-datarekin gorde, etorkizunean sarrerak erosteko. Hala bada, txartel bat emango dizugu.
  3. Atzeratutako ikuskizunetan dirua itzultzea, erositako kanalaren bidez itzuliko dena. Erosketa webgunearen bidez edo leihatilan txartelarekin eginez gero, kreditu-txartel berera itzuliko da zuzenean, eta leihatilan eskudirutan egin bada, hilaren 26tik aurrera, Iortian eskudirutan.

 

2020/2021 DENBORALDIA

Hala ere, udal kultur zerbitzua lanean ari da irailean 2020/21 denboraldia hasi ahal izateko, bai atzeratutako ikuskizunekin zein udazken honetarako aurreikusitakoekin.

Abuztuaren amaieran, denboraldi berriko egitarau osoaren berri emango da, osasun-agintariek ikuskizun publikoei eta pertsona-kontzentrazioari buruz emandako jarraibideen arabera eta Koronabirusa hedatzeko prebentzio-berme handienekin.

0 Comments

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable Centro Cultural IORTIA.
  • Finalidad  Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios  Siteground.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?