
ATEAK IREKI DITU ALTSASUKO INAUTERIEN ERAKUSKETAK
Otsailaren 18tik 28ra bisitatu dezakezue
Atzo inauguratu genuen Altsasuko inauterietako erakusketa, Inauterietako Batzordeak eta Altsasuko ikastetxeek antolatua. Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleen lanak ikusteaz gain, Altsasuko 2019ko Altsasuko Herri Inauteriko Argazki Lehiaketako argazkiak ikusi ahal izango dituzue.
Inauterietako Batzordeak erakusketarako gonbita egiteko bideoa grabatu du.
Eta jada ez da ezer geratzen Inauteri Txikirako, otsailaren 23an izango baita, igandea, 17:00etatik 19:30era. Azken egunak mozorroa bukatzeko. Iortiako zelaigunean bilduko gara, Xaiborren eskutik MOZORRO FESTAz gozatzeko. Txokolatea ez da faltako eta, amaitutakoan, MOMONSUZKOA.
Inauteriei buruzko informazio guztia zuretzat bildu dugu hemen.