
2018, GURE URTERIK ONENA
HAZTEN JARRAITZEN DUGU
Urte osoan, 45.000 ikusle inguruk hartu dute parte zentroan antolatu ditugun 287 kultur-jardueretan. Gure asistentzia-erregistrorik onena izan da zentroa ireki genuenetik!
Aliantza berriak sortu ditugu eta gero eta eragile gehiagok eskatu dute euren proposamenak Iortian aurkezteko. Udalaren Kultur Zerbitzuak antolatu duen programazioari (zinea, zuzeneko ikuskizunak eta erakusketak) gehitu behar zaizkie irakurmena bultzatzeko liburutegiarekin antolatutako jarduerak, bai eta arte-entitateek, ikastetxeek, Musika eta Dantza Eskolak, elkarteek eta era guztietako entitateek antolatu dituzten jaialdiak, kontzertuak eta hitzaldiak ere, Era berean, bikoiztu egin da zentroan hartu ditugun ekimen pribatuen kopurua. Horri guztiari esker, kultur eskaintza zabala eskaini dugu, edukiei eta antolatzaileei dagokienez, eta horren ondorioz, gero eta jende gehiago hurbildu da zentrora.
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gure ondoan izan eta Iortia zuen kultur zentro bihurtu duzuenoi.