Emanaldiak
larunbata, urria 31
Adin gomendatuta
Adin guztietarako egokia
Prezioa
6€
Iraupena
90 min.
Aretoa
Iortia: 1 ARETOA | SALA 1
Zuzendariak: Mikel Emezabal eta Jasone Etxebeste
Gaur egungo gizartean indibidualtasunak eta lehiakortasunak gero eta presentzia handiagoa duten honetan, Andoaingo Musika Banda eta Sakanako Haize Berriak beste balio batzuk aldarrikatzera datoz: laguntasuna, elkartasuna eta elkarrekin gozatzeko gogoa.
Lehen aldiz, bi bandak batera arituko dira Iortiako oholtzan. Bi pertsonaren arteko urteetako adiskidetasunetik abiatuta, musikariak eta herriak musikaren bidez elkartu nahi dituzte.
Kontzertu honen helburu nagusia elkarrekin partekatzea eta gozatzea da, eta erakustea adiskidetasun batek zenbat lotura sor ditzakeen: pertsonen, musikaren eta herrien artean.
Laguntasuna, musika eta elkartasuna ospatzeko kontzertua.
Galduko duzu?
Sarrerak: 6€ (Bazkideak: 5€ – Txarteldegian)
Zure interesekoa izan daiteke...
EN EL CORAZÓN DE LA BESTIA
urria 8-12
LA BOLA NEGRA
urria 8-19
INMATRICULACIONES. OH, MY GOD!
larunbata, urria 10
