#ETXEANGERATU

zure hurrengo bidaia prestatzen ari gara

Berriro ere bidaia planifikatuko dugu, egutegian datak bilatuko ditugu, #iortiako kultura-programazioaz gozatzeko.

Eskerrak eman nahi ditugu konpainiek eta artistek agendak egokitzeko eta gu bisitatzeko egin duten ahaleginagatik.

Orduan, bertan behera utzitako zinema-saioetarako sarrerak itzultzeko unea izango da, bai eta udaberrian atzeratu dugun bidaiaren geldialdi berriak aurkezteko unea ere… Bitartean, #etxeangeratu eta gogoratu zure zain gaudela.

Atzeratutako ikuskizunak

  • Handik eta hemendik. Burundar Txistulariak. – Martxoak 14
  • Luces, música, ¡acción!. Suakai. – Martxoak 19
  • Gauekoak. Kukai Dantza. – Martxoak 21
  • Etxerik txikiena. Jarleku Teatro. – Martxoak 22
  • Juntos. Txalo produkzioak. – Martxoak 28
  • Pequeño Big Blue. Cía PanicMap. – Martxoak 29
  • Orquesta de malabares. Pistacatro & Haize Berriak Banda. – Apirilak 18
  • Rock Cirk. Cía Rolabola. – Maiatzak 16

Ezeztapenei eta gerorapenei buruzko ohiko galderak:

  1. Atzeratu den ikuskizun baterako sarrerak erosi ditut. Zer egin behar dut?
    Horietako batentzako sarrera erosi baduzu, mesedez, itxaron Iortiak jarduerari berriro ekin eta data berriak jakinarazi arte. Egun berria interesatzen ez bazaizu edo ikuskizuna bertan behera geratzen bada, erositako herrien zenbatekoa itzuli egingo da erosi zeneko kanalaren bidez. Sarrera telematikoki erosi baduzu, zure kontuan itzuliko zaizu diru, eta aurrez aurre erosi baduzu, Iortiak berriro ateak ireki arte itxaroteko eskatzen dizugu, dirua itzultzeko. Erositako sarrera erakutsi eta dirua bueltatuko dizugu.
  2. Bertan behera geratu den zinema pelikulen sarrerak erosi ditut. Zer egin behar dut?
    Eskuratutako sarreren zenbatekoa itzuliko da. Sarrera telematikoki erosi baduzu, automatikoki itzuliko zaizu zure kontuan, eta aurrez aurre erosi baduzu, Iortiak berriro ateak ireki arte itxaroteko eskatzen dizugu, dirua itzultzeko. Orduan, sarrera erakutsi eta dirua itzuliko zaizu.
  3. Liburutegiko liburuki bat dut etxean, eta egun hauetan itzuli behar nuen. Nola egiten dut?
    Liburutegiko itzulketak Iortiak bere ateak irekitzen dituenean eginen dira; martxoaren 10a baino geroagoko epea dutenentzat penalizaziorik gabe.
  4. Baditut hainbat zalantza hemen argitu ez dituzuenak, zer egingo dut?
    Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara 948 56 42 72 telefonora deitu dezakezu; edota web-era eta sare sozialetara jo dezakezu informazio gehiagoren bila.

Informazio berri guztiak kanal hauen bidez eguneratuko ditugu.

ESKERRIK ASKO

Log in with your credentials

Forgot your details?