EMANALDIAK

No hay funciones

PREZIOA

2€

ARETOA

1 ARETOA

OCTUBRE DOKUMENTALA, PROIEKZIOA ETA AURKEZPENA

ANTOLATZAILEA: ALTSASUKOAK ASKE PLATAFORMA
Dokumentalaren zuzendaria: Ernest Vila
DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA ETA OSTEKO AURKEZPENA, ERNEST VILA ZUZENDARIAREN ESKUTIK

Altsasukoak Aske plataformak antolatua, Octubre dokumentala proiektatzeaz gain, Ernest Vila zuzendaria ere bertan izango da.

SINOPSIA

Urriaren 1ean 2.286.217 pertsonek Kataluniaren autodoterminazio erreferendumean bozka eman zuten. Egun horrek eta ondorengoek betirako zantzua utziko zuten herrialdean. Dokumentalaren ardatza Calella hiria izanik, Pineda eta Sant Cebrià de Vallalta herrien pintzelkada batzuekin batera, Kataluniako edozein udalerrira estrapolatu daiteke.

Gertatutakoa lekukoen bitartez gogoratuko dugu, hauen bitartez gertaeren agertokia eta kontestua marraztuz. Dokumental zorrotza aurkezten dugu, non ahots guztiek lekua daukaten, gobernu kargu gorenetatik hasi, esaterako, Puigdemont presidentea, polizia kargek kaltetutako pertsonetaraino, kazetari, suhiltzaile, apaiz, senatari, eurodiputatu, ideologia guztietako politikariak eta erlijio desberdinetako pertsonak barne.

Munduak eta etorkizuneko belaunaldiek gertarkari hau nola bizi izan genuenez ulertu dezaten.

FITXA TEKNIKOA
Zuzendaritza eta produkzioa: Ernest Vila
Errealizazioa eta muntaia: Jordi Matas
Edizioa: Andrea Medina
Produkzio laguntzailea: Marc Vilalta
Fotografia zuzendaritza: Héctor Jensen i Jordi Matas
Jatorrizko ideia: Ernest Vila
Musika produkzioa: Pau Noheras
Diseinu grafikoa: Héctor Jensen
Ikusentzunezko postprodukzioa: Jordi Matas
Jatorrizko soinu-banda: Sergi Martínez, Pol Massó, Gerard Avellaneda, Jamil Mateos i Carles Camps
Kamera operadoreak: Héctor Jensen, Jordi Matas, Ernest Vila
Off ahotsak: Raül Moreno i Sònia Montañola

Iraupena: 70 minutu
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2018
Hizkuntza: Katalana/ Gaztelania
Azpitituloak: Gaztelania, Ingelera
Generoa: Dokumentala
Formatua: HD 16:9
Sailkapena: Publiko orokorra

OCTUBRE prentsa dossierra (katalanez)

0 Comments

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Información básica sobre protección de datos

  • Responsable Centro Cultural IORTIA .
  • Finalidad Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios Siteground.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en el Aviso Legal.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?