JUNTOS

azaroak 21
EMANALDIAK

No hay funciones

PREZIOA

12,00 €

ARETOA

1 ARETOA | SALA 1

BERTAN BEHERA

Azaroaren 21eko Juntos ikuskizuna bertan behera utzi behar izan dugu, haren aktore nagusiak Covid-19a dela eta bira egiterik ez duela jakinarazi baitigute. Lanean jarraituko dugu aurrerantzean Juntos gurera ekartzeko. Bitartean, bi aukera dituzu:

  1. Zenbatekoa 2020/12/31ko iraungitze-data duen kreditu moduan mantendu dezakezu etorkizunean sarrerak erosteko.
  2. Dirua itzultzea eskatu dezakezu. Erositako kanalaren bidez itzuliko da.
    1. Erosketa webgunearen bidez edo txartel-leihatilan txartelarekin eginez gero, kreditu-txartel berera itzuliko da zuzenean, eta,
    2. erosketa txartel-leihatilan eskudirutan egin bada, urriaren 20ra arte duzu Iortiara etorri eta dirua eskatzeko.

Gogoratu sarrerak ezeztatzeko epea urriaren 20an bukatuko dela.


TXALO PRODUKZIOAK

Iraupena: 70'

Isabel pisu apal batean bizi da. Tira, bizi baino, biziraun egiten du. Semea dauka berarekin, gazte elbarri, oldarkor eta eskuzabala. Alaba txikia, berriz, arrakasta handiko exekutiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza etxetik kanpo. Ustekabean bisitan etorriko zaie, eta horrek hankaz gora jarriko ditu senideen arteko harreman korapilatsuak.

2018an estreinatu zen mundu osoko zazpi herrialdetan. Ikuskizun hau zuzenean bihotzera iristen da, luxuzko aktoreen lan bikainean oinarrituta. Besteak beste, Kiti Manver, Melani Olivares, Gorka Otxoa eta Ines Sanchez aktoreek hartzen dute parte obran.

Komedia hunkigarria, eta, aldi berean, zirraragarria eta samurra.

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Fabio Marra
Zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Antzezleak: Maria Castro, Gorka Oxoa, Kiti Mánver, Inés Sanchez

0 Comments

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable Centro Cultural IORTIA.
  • Finalidad  Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios  Siteground.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?