DANTZABIDEAK ALTSASUN. MAIATZAREN 20AN ARRATSALDEKO 18:00ETAN IORTIAKO ZABALGUNEAN
Dantzaz konpainiak Gesala ikuskizuna aurkeztuko du. Ikuskizuna Gil Harushen koreografia bat da, tradizioei eta aurrerabideari buruzkoa, eta Getarian inspiratua dago, genero ikuspuntu batetik. Hori gutxi balitz, Altsasuko BHIko eta Andra Mari Ikastolako ikasleek hainbat koreografia aurkeztuko dituzte, bi ikastetxeetan Dantzaz taldeko dantzariekin egindako erresidentzien emaitza direnak.
Ekimena Oholtzara Salto programaren barruan sartzen da. Programa hori Nafarroako Antzoki Sareak sustatu du Caixaren laguntzarekin, arte eszenikoak gazteei hurbiltzeko helburuarekin. Espero dugu ikasleek bezainbeste gozatzea lehen aldiz taularatuko duten ikuskizunarekin. Beraz, ostiralean, Iortia Kultur Guneko Zabalgunean zure zain izango gaituzu, arratsaldeko 18:00etan.
EMANALDIAK
Iraupena
60'
Adin gomendatua:
Adin guztietarako egokia
